Wikipedia, Entziklopedia askea
Enol aintzira

Enol aintzira Asturiasen kokatuta dagoen aintzira bat da. Covadonga Aintzirak izenaz ere ezagutzen da. Cangues d'Onis herritik 21 kilometrora dago.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enol aintzirak 25 metroko sakonera du, 750 metroko luzera eta 400 metro zabalera, ur gezaz osatzen da, eta 1.234 metroko altueran dago.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enol aintziraren urpean Covadongako Ama Birjinaren irudi bat dago. Urtero, irailaren 8an ospatzen den prozesiorako ur azalera igo ohi dute. Usadioaren arabera, Enol izena duten seme guztiak Enol aintzirako uren eraginak sortutako zoriona eta zorte ona izan ohi dute. Ez dauka hustubiderik, eta ez dauzka uharterik ere.

Ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzira glaziar fronte baten atzeraldiaren ondorioz sortu zen. Klima hotza dauka, eta geografia nahiko menditsua da.