Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Epitelio

Giza zelulak.

Ehun epiteliala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epitelioa oso estu kokatzen diren zelulaz osatutako ehuna da. Giza gorputzaren azal, zulo eta hodi guztiak estaltzen ditu. Babes, jariapen eta xurgapen funtzioa ditu.

Bi mota daude funtzioaren arabera:Estaldura-epitelioa eta guruin epitelioa.

Estaldura epitelioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estaldura-epitelioa organo barne-hutsen barrunbeak eta gorputzaren kanpo-azalera estaltzen ditu. Ehun konjuntiboaren gainean kokatzen da. Ez dute odol hodirik eta ehun konjuntiboaren hodietatik hedatzen diren mantenugaiekin elikatzen dira. Babes-funtzioa dute, batez ere.

Hiru motakoak izan daiteke:

  • Bakuna: Zelula -geruza bakar batez osatuta daude.Hainbat mota daude:
    • Laua:Zelula lauak ditu. Odol hodietan eta albeolotan daude.
    • Kubikoa: Zelula kubikoa da. Obulutegian kokatzen da, esaterako.
    • Zilindrikoa.Zelula prismatikoa ditu. Adibidez, Heste meharrean dagoena.
  • Pluriestratifikatua: Bi zelula geruzez edo gehiago osatuta dude. Hainbat mota bereizten dira:
    • Laua: Azala famatuena da.
    • Kubikoa: Epidermisean ikus dezakegu.
    • Zilindrikoa: Faringean kokatzen da.
  • Zilindriko pseudoestratifikatua: Hainbat zelula-geruzez osatzen dela dirudi, baina eiptelio bakun zilindriko bat da. Arnasbideetan agertzen da.

Guruin-epitelioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guruin epitelioa haunbat izaerako eta hainbat helburuetarako substantziak jariatzeko espezializatuta dago. Guruina osagai bat dira, eta guruinak, normalean, zeulaniztunak dira.

Hauek non jariatzen dituzten arabera, hiru guruin mota daude:

  • Exokrinoak: Jariatze-hodi baten bidez produktuak kanpoaldera jariatzen dute. Adibidez: izerdia.
  • Endokrinoak: Ez dute jariatze-hodirik, eta sortzen dituzten produktuak (hormonak) zuzenean odolera jariatzen dute; hala nola: tiroidea.
  • Mistoak: Zati exokrino bat eta zati endokrino bat dute. Pankrea talde horretan dago.