Wikipedia, Entziklopedia askea

Erloju beira

Eduki-taula

Tamaina desberdinetako erloju beirak

Erloju beira, itxura borobila duen beirazko zati bat da. Kimikan likidoak lurrindu, produktu solidoak pisatu edo hauspeakin ontzien estalki moduan erabiltzen da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erabilpen nagusiena produktu solidoak pisatzea da. Hauspeakin ontzien estalki gisa ere jartzen da, horrela ontzi barrura hautsa edo beste partikula batzuk sartzea ekiditzen da. Erloju beirak ez du hauspeakin ontziaren ahoa guztiz estaltzen, horregatik gasen elkartrukea gertatu daiteke.

Lurrinketa gainazal bezala erabiltzen denean, behaketa hobea baimentzen du erloju beirak. Gainera, kontrastea egingo duen koloreko gainazal baten gainean jar daiteke hobeto ikusteko.