Wikipedia, Entziklopedia askea

Erradio (geometria)

Erradioa zirkunferentziaren zentrotik edozein puntutara doan lerro zuzen edo zuzenkia da. Zirkunferentziako erradio guztiek luzera berdina dute.

r ikurrak erradioa adierazten du

Erradioa ere bada zirkunferentziaren diametroaren erdia.  

Erradioaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkunferentziak sortzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erradioa zirkunferentzia bat sortzeko erabil daiteke konpasaren laguntzaz. Konpasaren hanken arteko distantzia, sortuko den zirkunferentziaren erradioa izango da. Horretarako, konpasaren hankak ireki eta honen punta paperaren gainean jarri behar da eta ondoren, margotzen duen punta paperaren gainean jarri behar da eta amaitzeko, puntaren inguruan konpasa biratuz zirkunferentzia egitea lortzen da.  

Zirkunferentziaren perimetroa eta zirkuluaren azalera neurtzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkunferentziaren perimetroa kalkulatzeko r erradioa erabiltzen duen formula erabili behar da.

Zirkuluaren azalera kalkulatzeko berriz, 𝝅r² ebatziko da.

Perimetroa kalkulatzeko formula


Azalera kalkulatzeko formula