Wikipedia, Entziklopedia askea

Erromanizazio (historia)

Erromatar inperioaren hedapena.

Erromatarkuntza antzinako Erromatar inperioak Europako mendebaldeko eta Balkanetako zati handi bat militarki konkistatu zuenean hasi zen asimilazio-prozesua da. Prozesu horretan, Erromak eskumenean hartutako lurraldeek konkistatzaileen erakundeak, ohiturak, gizarte-antolakuntza eta baita hizkuntza ere hartu zituzten. Lurralde horietako eliteak hasi ziren erromatartzen, hainbat fasetan: hasteko, latin hizkuntza ikasi eta erabiltzen hasi ziren; askotan, eliteen semeak Erromara bidaltzen zituzten hiria ezagutzera eta hizkuntza ondo ikastera, bai eta eragin handiko erromatarrak ezagutzera. Ondoren, janzkera, legeak, arkitektura, dirua, erlijioa, teknologia, kultura, zuzenbidea eta beste hainbat ezaugarri gehiago ere zabalduz joan ziren, hasieran hirietan, eta gero lurralde guztietan.

Prozesu horrekin batera, lurralde horiek euren jatorrizko kultura, hizkuntzak eta abar galduz joan ziren; horregatik hitz egiten dira Europako herrialde askotan latinaren ondorengoak diren hizkuntza erromanikoak. Hala ere, jatorrizko hizkuntza guztiak ez ziren desagertu, adibidez euskara.

Erromatarkuntza oso-osorik burutu zen 212. urte inguruan, Erromatar inperioko lurralde guztietako biztanleei hiritartasun erromatarra onartu zitzaienean.

Ikusi honako hauek ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]