Wikipedia, Entziklopedia askea

Espektroskopia

Alkoholaren sugarra eta bere espektroa

Espektroskopiak argiaren energiaren eta materiaren arteko harremanak aztertzen ditu. {{txp|Kimika organiko|Konposatu organikoek]] eta ez-organikoek argi-energia xurgatzen dute, eta beste argi-energia bat islatzen dute. Islatutako argiak koloreak dira, guk ikus ditzakegunak. Landareek fotosintesia egiten dutenean, eguzki-energia xurgatzen dute, eta hori energiaren eta konposatu organikoen arteko elkarreraginaren adibidea da.

Konposatu ezezagunetako molekula organikoak identifikatzeko erabiltzen da espektroskopia. Espektroskopia mota asko daude, baina kimika organikorako garrantzitsuenak hauexek dira: espektroskopia infragorria eta erresonantzia magnetiko nuklearraren espektroskopia.