Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estratosfera

Eduki-taula

Estratosfera atmosferako bigarren geruza da, lurrazalaren gainetik hasita

Estratosfera, atmosferaren bigarren geruza da. Lurrazaletik 12 eta 50 km-ko altitudearen artean dago. Bertan aire oso gutxi dago eta ez dago lainorik, baina bai ozonoa; ozonoa eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaituen gas bat da. Izan ere, izpi ultramore hauek kaltegarriak dira izaki bizidunentzat. Izpi ultramoreak eta ozonoak talka egiten dutenean tenperatura igo egiten da.