Txikipedia:Etxeberri baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeberri baserria (Anoeta).

Etxeberri baserria Anoetako baserri bat da. XVII. mendeko egitura du eta XVIII. mendean berritu egin zuten. Malda txiki batean Oria ibaiaren ibarrean dago. Oinplano laukizuzena du eta familia bakarreko baserria da. Fatxada nagusia hego-ekialdera begira dago. Eraikinak bi solairu, ganbara eta sotoa ditu. Beste elementu garrantzitsuak ere baditu, hala nola, arkuak, atxikitako eranskina eta dolarea..

2007ko azaroaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen.