Txikipedia:Euklides
Euklides greziar matematikaria eta geometrikaria izan zen. Kristo aurreko 300 urte inguruan bizi izan zen, eta Geometriaren aita esaten zaio.
Alexandrian lan egin zuen. Bere lanik ospetsuena Elementuak izeneko libura da, Matematikaren historiako testurik arrakastatsuena eta ezagunena. Izan ere, liburu horrekin irakatsi ziren Matematikak XIX. mendera arte, batez ere geometria. Bertan, Geometria euklidestarra deitutakoaren oinarriak azaltzen dira, axioma sorta txiki batetik abiatuta.
Beste alor batzuetako lanak ere idatzi zituen, perspektiba, sekzio konikoak, geometria esferikoa, zenbakien teoria eta zorroztasuna.
Euklidesen geometria oso erabilgarria izan da beste alor askotan. Adibidez, fisikan, astronomian, kimikan eta ingeniaritzetan. [1]