Wikipedia, Entziklopedia askea

Euphorbia helioscopia esne-belar landare loredun espezie bat da. Euphorbia landare loredunen genero oso handia eta anitza da. Berez 15 eta 40 zentimetro arteko altuerara irits daitekeen landarea da. Landare hauek taldeka hazten dira normalean eta erdialdean katilu bat izan daitekeenaren antzeko zerbait osatzen dute. Lore multzoari begiratzen diozunean lore bakarra ikusten ari zarela ematen du.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau eguzkiaren argiarekin hazten da. Eguzkiarekin hobeto hazten da, giro tenperaturan egon behar da. Landare honek lurraren hezetasuna behar du. Ezin ditu ur kantitate handiak jasan. Bere forma naturala lurrean haztea da. Gomendagarria da landatuko dugun lurzoruak nitrogeno hornidura ona izatea. Lurra guztiz lehorra dagonean ura bota behar zaio. Aldi bat ureztatzearekin astean ondo dago.

Bere banaketa-eremua itsas mailatik hurbil dauden altueretatik 1.500 metroraino hedatzen da.

Lorezaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau zaindu eta gure lorategian eduki nahi badugu, alderdi nagusi batzuk hartu behar ditugu kontuan.

Lekuak eguzki-argitan egon behar du. Erdi itzalean ere jarri dezakegu eta ondo garatuko da, baina onena eguzki ordu gehien duela da. Horrela, garai beroenetan loraldi ona bermatzen dugu. Giro-tenperatura bat behar du alde epelean.

Landare toxikoa izan daiteke[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontuan hartu behar da bere latexak larruazala, begiak eta mukosa kaltetu ditzakeela, eragin narritagarria duelako. Ondo erabili ahal izateko, kontzentrazioak, denborak eta kantitateak jakin behar dituzu. Baldintza onetan erabiltzen ez bada, gibela, giltzurrunak, botaka, beherakoa eta bihotzekoak kaltetu ditzake.

Askatzen den latex zurixka larruazaleko lesioen tratamenduan erabiltzen da.

Landare honen helburua apaingarri bezala erabiltzea da. Oso pozoin indartsua du.