Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Eurovision lehiaketa

Eurovision Europa mailan urtero ospatzen den abesti leiaketa bat da. Kirol txapelketetaz aparte munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an, Europako Irrati-Telebista Batasunak Europako herrialdeak elkartu zituen abesti lehiaketa bat sortzeko eta 1956ko maiatzak 24an gauzatu zen lehen edizioa, Luganon. Lehiaketaren azkenengo igandean alfombra gorria antolatzen da.

Kultura musikalean izandako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artista ugari lehiaketa honegatik egin dira ospetsuak. Azken urteetan sare sozialen laguntzarekin abesti ugari biralizatu dira.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran ez zegoen arazorik hizkuntzarkein baina 1965ean Suediak ingelesez abestu zuenean, herrialde bakoitzari bere hizkuntza ofizial batean abestera behartu zieten.

Formatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kantu aurkeztu zituen, baina bigarren ediziotik aurrera herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztea erabaki zuten. Irabazlea hasieratik herrialdeen artean aukeratu izan ohi da. Oraingo edizioetan, 2016tik aurrera herrialdez herrialdeko epaimahai bakoitzak eta ikusleen telebozketen bidez aukeratu da irabazlea.