Edukira joan

Txikipedia:Euskal Herriko armeria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apirilean eta maiatzean hazten da, euskal kostaldean bakarrik (endemikoa) arroka azidoen lurzoruetan.

  • Neurriak: 25-50cm
  • Hostoa: lanzeolatutako forma eta oinarrian.
  • Zurtoina: ez dauka zurtoina eskapoa baizik, luzea eta fina.
  • Sustraia: sustrai motz eta finak ditu lur eremu txikia hartzen dutenak.


UGALKETA:

a) Loreak 5 petalo dituzte, oinean bakarrik lotuta daude. Loreburuek zorro basal luzea daukate.

b) Fruitu gogor eta txikiak dituzte.

  • Fotosintesia egiten dute, mineral, ura eta karbonoz elikatzen dira. Aireko CO2 hartzen dute karbonoarekin geratuz eta oxigenoa askatuz. Lurretik ura eta materia ez organikoa hartzen dute, soberan dagoena botatzen dute.
  • Jardineritzan erabil daiteke, endemismoa izanda turismoa erakartzeko ere erabil liteke.
  • Landare hau itsas-labar arroka azidoetan (silizioetan) hazten den belardiaren parte da. Lur hauek hareharri gogorretan aberatsak izaten dira baina landarea ez da gai itsas-zipriztinak iristen diren lekuetan hazteko. Muga ekologiko hau dela eta, ez da Euskal Herriko Iparraldean gora edo Kantabrian zehar hedatzen.

Zeren antza dauka?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Armeria pubinervis-ekin nahastu daiteke baina ezberdintzeko brakteak begiratu behar dira. A. euscadiensis 25mm-tik ingurukoa dauzka baina pubinervis kanpoko brakteak barrukoak baino txikiagoak ditu.
  • Gure lurraldeko altxorra da, babestutako espeziea da horregatik zaindu behar dugu.

Bibliografia:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.asturnatura.com/especie/armeria-euscadiensis.html

Euskal Herriko armeria

http://www.nacionvasca.eus/armeria-euscadiensis-la-historia-endemismo-vasco-autora-nerea-landeta/

https://es.wikipedia.org/wiki/Armeria