Txikipedia:Ezkai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezkaia edo xarbota, gazteleraz tomillo (izen zientifikoa, Thimus vulgaris) landare loredunen espezie botaniko bat da. Ongailu eta sendabelar gisa erabiltzen da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkai edo Xarbota

Usaindun zuhaixka da, 13 eta 40 cm arteko garaiera har dezake. 5mm-ko lore zuria izaten du. Zurtoinak tenteak, laukizuzenak, zurezkoak eta oso adarkatuak dira. Hostoak txikiak eta obalak dira eta ertz biribilduak. Loreak txikiak dira, arrosa kolorekoak eta korinboetan sortuak. Ezkaiak usain sarkorra eta garratza du. Udaberrian loratzen da.

Non aurkitzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare usaintsu basatia da, eta erraz hazten da leku beroetan, egunean eguzki asko eta prezipitazio gutxi dagoen lekuetan. Adibidez, Mediterraneoko eskualdetan. Beraz,  Ezkaia, basa-egoeran, zoru kareduneko hegal eguzkitsuetan hazten da, lurzoru idor eta lehorretan.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalogatutako ezkai-espezieen kopurua 500 ingurukoa da, eta Espainiak du mundu mailako barietaterik handiena.

Bere izen zientifikoak, Thimus vulgaris, perfumea edo lurrina esan nahi du.

Greziar garaian zauri larriak sendatzeko bañuetan eta intsentsu gisa erabiltzen zuten.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkaia, bereziki egokia da goiko arnasbideetako gaitzen tratamenduetan. Batez ere, eztul narritakorraren, laringitisaren, bronkitisaren, asmaren eta gripearen kasuetan. Adituek aholkatzen dute egunean gehienez ere 3 edo 4 ezkai infusio hartzea.

Ba al dakizu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grezian zauri larriak sendatzeko erabiltzen zen. Erromatarrek euren etxea garbitzeko eta erdi aroan asmaren aurka.

Baratzean landareen arerioak usatzen ditu.