Wikipedia, Entziklopedia askea

Forrest Gump film klasiko bat da. 1994an estreinatu zen. Filmak Forrest Gumpen bizitza kontatzen du, adimen desgaitasun txiki bat duen pertsona.

Istorioa 1945ean hasten da Greenbow (Alabama) herrian, Estatu Batuetan, eta 1982an bukatzen da.

Denbora horretan, Forrest Estatu Batuetako historiako gertakari garrantzitsuenetako batzuetan partaide da. Filmean Estatu Batuetako pertsonai ezagun ugari agertzen dira: Elvis Presley, John Fitzgerald Kennedy, Richard Nixon, John Lennon,...

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriko hizkuntza Ingelesa da baina hainbat hizkuntzatan itzuli da.Filma honek 136 minutu irauten du eta Georgian, Ipar Karolinan eta Hego Karolinan grabatu zen, guztiak Estatu Batuetan.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak hauek dira:

  • Forrest Gump, Tom Hanksek antzeztua.
  • Teniente Dan Taylor, Gary Sinisek antzeztua
  • Jenny Curran, Robin Wrightek antzeztua
  • Benjamin Buford (Bubba), Mykelti Williamsonek antzeztua
  • Forrest Gumpen Ama, Sally Fieldek antzeztua

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma honen zuzendaria Robert Zemeckis deitzen da eta gidoigileak Eric Roth eta Winston Groom dira. Pelikula Winston Groomen 1986ko liburuan oinarrituta dago. Filmak 6 Oscar sari irabazi ditu, pelikula hoberena, aktore hoberena (Tom Hanks), zuzendari hoberena (Robert Zemeckis), besteak beste, eta 13 izendapen jaso ditu.

Pelikularen soinu bandak, XX. mendeko 50, 60 eta 70eko hamarkadetako abesti ezagunetako batzuk biltzen ditu.