Frantziako iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Herritarrek 1789ko uztailaren 14an Bastilla hartu zutenekoa.

Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra Frantzian gertatutako gatazka gogor bat izan zen. Iraultza horren ondorioz, Luis XVI.a bota egin zuten Erregetzatik, eta monarkia absolutua desagertu egin zen Frantzian eta aldaketa politiko eta sozial sakonak gertatu ziren. Haren ondorioz, Frantziako Errepublika sortu zen, gaur egun oraindik irauten duen egitura politiko nazionala.
Borroka horretan, herritar xumeak (burgesia eta herri xehea) aristokraten pribilegioen aurka borrokatu ziren (nobleziaren eta elizgizon aberatsen aurka); izan ere, herritarrak haserre bizian zeuden, elikagaien prezioak asko garestitzen ari zirelako, zergak etengabe igotzen zirelako eta haiek bakarrik ordaindu behar izaten zituztelako.
Frantziak garai honetan ezagutu zituen aldaketa politiko eta sozial sakonek eragin handia izan zuten Europa osoan eta Ameriketako kolonietan. Antzinako Erregimena deitzen denaren bukaera ekarri zuen gertakari historikoa izan zen.