Europa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Europa, lurbira globoan.

Europa Lur planetako bost kontinenteetako bat dela esaten da ohituragatik eta arrazoi historikoengatik; baina, egiatan, Eurasia izeneko lur-eremu handiko zati bat besterik ez da, haren bostena besterik ez, gainera.

Historikoki Europa deitzen den kontinentea munduko bost kontinenteetatik bigarren txikiena da (Ozeania da txikiena). 11,1 milioi km² ditu; alegia, Lur planetaren azaleraren % 2, munduko lur lehorraren % 6,8 besterik ez da.

Ipar Hemisferioaren sortaldeko erdialdean da. Mugakide ditu, iparrean, Ozeano Glazial Artikoa; hegoan, Mediterraneo itsasoa; mendebaldean, Ozeano Atlantikoa, eta, ekialdean, beste kontinente bat: Asia. Bi kontinenteen arteko mugan, Ural mendiak, Ural ibaia, Kaspiar itsasoa eta Karpato mendiak.

Azaleraz zein biztanleriaz, Errusia da Europako naziorik handiena; txikiena, berriz, Vatikanoa. Laugarren kontinenterik jendetsuena da Europa; Asia da lehena, Afrika bigarrena, eta Amerika hirugarrena. Munduko populazioaren % 11 bizi da Europan, gutxi gorabehera: 735 milioi bat pertsona.

Mundu Zaharra osatzen zuten Afrikak, Asiak eta Europak Kristobal Kolon Amerikara joan aurretik, harrezkero Mundu Berria izenaz bataiatu zutelako Amerika.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]