Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gailurreko Uhandrea

Gailurretako Uhandrea edo Alpetar Uhandrea esaten zaio eta modu zientifikoan Ichthyosaura alpestris. Salamandridae familikoa da.

Kolore iluneko orbanak izaten dituzte tripatik goiko aldetik eta tripa aldean laranja kolorea izaten dute. 8 eta 10 cm bitartean izaten dituzte. Buru borobila eta buztan luzea dute.

Uhandre alpetarraren larbek detritusa jaten dute. Ondoren, gehienetan beste anfibioen arrautzez elikatzen da baina geroago, moluskuak, mikrokrustazeoen larbak eta intsektu urtarrak jaten dituzte.

Europa erdialdean eta hegoaldeko mendikate handietan aurkitzen da. Iberiar penintsulan iparraldean dago. Dinamarka, Ukrania, Errumania eta Bulgarian aurkitu daiteke baita ere.

Uhandre alpetarra ur geldoetan ugaltzen da eta larbak bertan hazten dira. Euskal Herrian uhandre alpetar helduak pagadi eta larre menditarretan aurkitzen dira.