Txikipedia:Georgina Blomberg

Wikipedia, Entziklopedia askea

Georgina Leigh Bloomberg oso amazona garrantzitsua da, eta horrez gain, eleberriak ere idatzi ditu. 1983ko urtarrilaren 20an jaio zen Manhattanen (Estatu batuetan).

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgina zaldian salto egiten
Georgina Bloomberg

Aita, Michael Bloomberg, New Yorkeko alkatea izan zen, ahizpa bat ere badu, Emma, bera baino lau urte zaharragoa. Betidanik izan ditu oinak lurrean jarrita. Lan asko egin du, eta, horri esker lortu du bere pasioa lana bihurtzea.

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espence eskolan ikasi zuen eta New Yorken graduatu zen, University’s Gallatin School of Individualized Studyn. Moda-diseinua ikasi zuen, The New School’s Parsons School os Designen, 2012an.

Lau urterekin hasi zen zaldian ibiltzen, 1987an eta 1989an lehiaketetan sartzen hasi zen. Haurren zaldi-gidari onenaren saria jaso zuen.

2004an, amazona profezional bihurtu zen.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georginak istripu larria izan zuen ostiral bateko gauean, Radio City izeneko zalditik erori zenean, Siracusan, New York estatuan, zaldi txapelketan parte hartzen ari zela erortzean. Ondoren, ospitalera eraman zuten, baina laster alta eman zioten eta etxera bueltatu zen .

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SARIA DATA
Ekialdeko kostaldeko zaldi ikuskizun garrantzitsu guztietan irabazi zuen. 2020
Talent Derbya irabazi zuen. 2001
Bakarkako urrezko domina 2003
Maxine Beard saria. 2004
Metropolitan Cup 2005
Las Vegas Invitation 2005
WEF chalenge cup 2007
Dublineko sari naguzia 2007
Empire State saria 2010
Bluegrass Festival-eko sari nagusia 2010
Furusiya Nations Cup 2014
Grand Prix CSI3 2015
Royalton Farms Open Jumper 2016

Bere zaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldi ugari ditu. Ezagunenak

  • Paola 233
  • Lili
  • Cessna 24
  • Crown 5
  • Calista
  • Quibelle Manodie
  • Cliff Z
  • South Street.
  • Idatzitako eleberriak

Idatzi dituen eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The A Circuit
  • My Favorite Mistake
  • Of Course
  • Rein It In

Erreferentziak bibliografikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://en.wikipedia.org/wiki/Georgina_Bloomberg

https://www.telecinco.es/informativos/alcalde-Nueva-York-recupera-aparatosa_0_1121925162.html

https://www.hola.com/actualidad/2016041385057/georgina-bloomberg-hola-tv/