Wikipedia, Entziklopedia askea

Gernika (margolana)

Eduki-taula

Gernika Pablo Picassoren margolan famatu bat da, 1937ko maiatzetik ekainera bitartean margotua. 1937ko apirilaren 26an Espainiako Gerra Zibilean izandako Gernikako bonbardaketa irudikatzen du. Margolana 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabal den oihal baten gainean olio pinturaz margotuta dago. Espainiako Errepublikako Gobernuak agindu zion lana, 1937ko Parisko Nazioarteko erakustetarako. 1939an Espainian Franco jeneralaren diktadura ezarri zen. Picassoren koadroa New Yorkeko Arte Modernoko Museora joan zen, baina Pablok adierazi zuen Gernika Espainiara bueltatuko zela, berriz ere herrialde demokratiko bihurtzen zenean. 1981ean Espainiara iritsi zen. Retiro parkean egon eta gero, Reina Sofia Museora eraman zuten. XX. mendeko artelanik eta ikono garrantzitsuenetako bat da.