Txikipedia:Gerraren artea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txinako banbu liburu bat, azala erakusteko itxita. Sun Tzu-ren "Gerraren artea" (azalean, "孫子兵法")-ren kopia hau Kaliforniako Unibertsitateko, Riversideko bilduma baten parte da. Azalean "乾隆御書" ere badio, hau da, Qianlong enperadoreak enkargatu edo transkribatu zuela.
Txinako banbu liburu bat, azala erakusteko itxita. Sun Tzu-ren "Gerraren artea" (azalean, "孫子兵法")-ren kopia hau Kaliforniako Unibertsitateko, Riversideko bilduma baten parte da. Azalean "乾隆御書" ere badio, hau da, Qianlong enperadoreak enkargatu edo transkribatu zuela.

Gerratearen artea txinan erabilitako gerra estrategia bat  Gerraren artea edo Sun Tzuren metodo militarra esaten zitzaion, Kristo aurretik 776 eta Kristo ondoren 1500 urteen inguruan erabilitakoa. Sun Tzuri buruzko liburua 13 kapituluz osatuta dago, eta bakoitza gerrarekin lotutako trebetasun edo arte multzo ezberdin bati buruzkoa da.

Nortzuk asmatu eta erabili zuten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Txinako armadari buruzko azalpen eta analisi zehatza jasotzen du, ingurumen-baldintzak, estrategia eta diziplina barne.

Sun Tzu-k adimen operatiboek eta espioiek gerra ahaleginerako duten garrantzia azpimarratu zuen. Historiako taktikari eta analista militar onenetako bat izan zen, bere irakaspen eta estrategiak militar aurreratuaren oinarria izan ziren hurrengo milurtekoetan.

Ze nolako pausuak erabiltzen zituzten?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Gerra-Elementuak: gerra estatuentzat garrantzitsuena da, eta bost faktorek eragiten dute konpromiso militar baten emaitzan.
  • 2. Gerrari Hasiera Ematea: kanpainen arrakasta lehiaren eta gatazkaren kostua mugatzea eskatzen du.
  • 3. Erasoa Planifikatzea: indarraren iturria, erasoa, estrategia, aliantzak, armada eta hiriak dira faktore kritikoak.
  • 4. Antolaketa Taktikoak: posizioaren defentsa, komandanteen aukera estrategikoak eta etsaiaren aukerarik ez sortzea garrantzitsuak dira.
  • 5. Energiaren Erabilera: armadaren bultzada eta denboraren erabilera azaltzen du.
  • 6. Ahuldadeak eta Indarguneak: armada baten aukerak etsaien ahultasuna eta eremu jakin batean gudu-zelai fluidoan izandako aldaketak azaltzen ditu.
  • 7. Armada Bat Maniobratzen: zuzeneko gatazkaren arriskuak eta komandanteari egiten dion presioa azaltzen du.
  • 8. Bederatzi Aldaera Taktiko: armadaren erantzunetan malgutasunaren beharrari erreparatzen da.
  • 9.Armada Martxan: etsaiaren lurralde berrietan mugitzen den armadaren egoera desberdinak eta erantzunak deskribatzen ditu.
  • 10.Lur-Eremua: erresistentziaren hiru eremu orokor eta sei lurreko posizio motak aztertzen ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gerraren artea. 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).