Wikipedia, Entziklopedia askea

Gilgamexen epopeia

Gilgamesh-en epopeia Mesopotamiako lan zaharrena da. Idatzizko literaturaren hasiera izan zen. Buztinezko 12 tauletan idatzi zen eta idazkera kuneiformea erabili zen, hau da, lehen idazkera. Lan hau askotan izan da berridatzia baina testu zaharrena k.a. II. milurtekoa da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilgamesh erregearen bizipenak agertzen dira epopeian. Ospe handia izan zuen garaia, ederra eta indartsua zelako. Hala ere, oso krudela zen herriarekin, lan egitera behartzen zuen. Hori aldatzeko, Jainkoek zigor bat jarri zioten Gilgamesh-i eta Enkidu izeneko gizona bidali zuten erregeari aurre egiteko. Etsaiak izan beharrean lagun handiak egin ziren eta abentura asko bizitzen zituzten batera. Horrelako batean, jainko bat iraindu zuten eta zigor gogorra jaso zuten. Zigor horren ondorioz, Enkiduk bizitza galdu zuen. Gilgamesh oso minduta eta goibel geratu zen. Tristura horren eraginez, erregea hilezkortasunaren bila hasi zen, infernuan barrena eta guzti.

Ikasgaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerki honetan erregearen hazkuntza pertsonala ikusten da, gazte oldartsutik gizon jakintsu izaterako hazkuntza. Erregeak ez zuen bizitzaren oparia baloratzen eta hori ikasi zuen. Hilezkortasuna ez zen beharrezkoa Gilgamesh-entzat; erregea ez zen betirako biziko baina hark sortzen zuenak mendeetan zehar biziraungo zuen. Beraz, enpatia eta justiziarekin erreinatu zuen hortik aurrera.