Txikipedia:Grazia Deledda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Grazia Deledda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grazia Maria Cosima Damiana Deledda (ˈɡrattsja deˈlɛdda ahoskatua); Nuoron, Sardinian jaio zen 1871ko irailaren 27an eta  Erroman hil 1936ko abuztuaren 15ean. Idazle eta itzultzaile Italiarra zen eta Literaturako Nobel saria irabazi zuen 1936an.

Bere gurasoek (Giovanni Antoniok eta Francesca Cambosuk) zazpi seme-alaba izan zituzten eta bera  bosgarrena izan zen. Garai hartan Sizilian emakumeek ez zeukaten aukerarik ohiko ikasketak egiteko; horregatik, bere kabuz ikasi zuen.  

Grazia Deleddak bere estilo propioa jorratu zuen. Bere garaian zeuden korronte literariotik aldendu  zen eta ez zuen parterik hartu naturalismoan.

Grazia Deledda

Deleddak idatzitako eleberri bakoitzak gai ezberdin bat jorratzen du, baina guztiek dute komunean beraien erdigune morala. 1936an Nobel Literatur saria jaso zuen. Nobel Komitearen arabera, hau izan zen  berari saria emateko arrazoia: ”Idealismoan inspiratutako idazlanak dira. Bere jaioterriko bizitza argitasun plastikoarekin deskribatzen ditu eta sakontasunez eta begikotasunez tratatzen ditu giza arazoak oro har.”