Wikipedia, Entziklopedia askea

Hacker

Ordenagailu baten teklatua
Hacker hitzaren azalpena.

Hacker ordenagailuen munduan oso trebeak diren pertsonei buruz hitz egiteko erabiltzen den hitza da. Hitz honek bi definizio desberdinak ditu, bata negatiboa eta bestea positiboa. Orokorrean pertsona askok uste dute hackerrak pertsona gaiztoak eta kriminalak direla. Informatika munduan, berriz, teknika trebea duten pertsonak dira, askotan programatzaileak direnak. Adibidez, Linus Torvalds edo Richard Stallman, hacker bikainak dira, modu positiboan esanda.

Cracker[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan ere cracker hitzarekin nahastu izan da. Baina crackerrek ordenagailuetan sartu ondoren birusak sartu, kreditu txartel zenbakiak hartu, datu pertsonalak lapurtu, programen segurtasun sistemak ondatu eta beste zenbait helburu maltzur izaten dituzte, eta hackerrek, ordea, sisteman sartu eta ikasi besterik ez dute nahi izaten, delitu-asmorik gabe. Modu sinplean esanda, crackerrak helburu maltzurrak ditu, hackerrekin konparatuz.

Hacker motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kapela zuriko hacker batek sistemaren segurtasunean barneratzen da. Konpainientzat lan egiten du segurtasun informatikoaren arloan, sistema alertetatik babesteko.
  • Kapela beltzeko hackerrak cracker izena hartzen dutenak dira, birusak sartu eta informazio pertsonala lapurtzen dutenak.
  • Kapela griseko hackerrak, kapela beltzeko hackerraren antzeko ezagutza dute, eta ezagutza horrekin sistemetan sartu eta arazoak konpontzen dituzte, egiten dutenagatik kobratuz.
  • Kapela urdineko hackerrak enpresa edo pertsona bateri kalteak egitea bilatzen duena da, hau da, helburu maltzurrak dituena.
  • Urre-koloreko kapelaren hackerra sistema informatikoak txikitzeko teknologia erabiltzen duena da. Ez du helburu maltzurrekin egiten, sistemen segurtasuna egiaztatzeko baizik.