Txikipedia:Haga
Haga Herbehereetako hirugarren hiririk handiena da Amsterdam eta Rotterdamen ondoren. mapa
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen mendebaldean kokatuta dago, Hego Holandako probintzian, eta bertako hiriburua da.[2]
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haga hirian urteko temperatura bataz bestekoa 10,2ºC-ko da. Urte batean 841,2 mm egiten du.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haga hiriaren biztanleria etengabe joan da hazten urteetan zehar azpiko taulan ikusi ahal den moduan.[1]
1620 | 1670 | 1750 | 1850 | 1874 | 1895 | 1909 | 1933 | 1945 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 | 2011 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
15.000 | 22.000 | 38.000 | 72.000 | 90.000 | 180.000 | 270.000 | 470.000 | 450.000 | 606.110 | 550.613 | 456.886 | 441.506 | 441.094 | 488.553 | 502.055 |
Azalera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haga hiriaren azalera 93,13 km²- da.
Leku famatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorategi bat dirudi hiriak, parke ederrez hornitua, hiribide zabalek zein ubideek zeharkatzen dutela. Eraikuntza aipagarriak ugari dira:
- Eliza Handia (Grote Kerk), gotiko estilokoa (XIV-XV. mendeak); Mauritshuis jauregia, gaur egun museoa dena (XVIII. mendea);
- Huis ten Bosch errege-jauregia (XVII. mendea); Udaletxe Zaharra (XVI-XVII. mendeak)
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hagan Museo eta kultur erakunde aipagarri ugari ditu, eta horien artean Madurodam multzoa nabarmentzen da, hau da, miniaturazko hiria dena, Holandako monumentuen ehunka maketa biltzen dituena, tipikoki holandar miniaturazko paisaia batean. 1952an inauguratu zuten eta ordutik hamar milioi lagun baino gehiagok bisitatu dute. Nabarmentzekoa da, halaber, Mauritshuis , maisu holandarren margolan ugariera kusten dituena, hala nola, Johannes Vermeer, Rembrandtvan Rijn eta Paulus Potter. [3]