Wikipedia, Entziklopedia askea
Hepatica nobilis arrosa eta urdina

Hepatica nobilis landare espezie bat da. Ipar hemisferioko eskualde epeletako ia baso guztietan hazten da, lehorrenetan izan ezik. Kareharrizko lurrak nahiago ditu,eta ugaria da mendietako eremu fresko eta laiotzetan. Hegoaldeko toki lehorrenetan,urdinak izaten dira beti. Eremu hotz eta hezeenetan zuriak eta arrosak.

EZAUGARRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belar-landare txiki iraunkor edo bizi bat da, 20 cm-ko altuera gainditzen ez duena. Oro har urdinak edo urdin-moreak dira, baina badaude lore zuri eta arrosak dituzten barietateak. Oso goiz agertzen dira, udaberri hasieran edo negu betean hain hotzak ez diren lekuetan, hosto berriak zabaldu baino lehentxeago. Fruitua poliaquenio bat da.

HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hepatiko izena hostoek gibelarekin duten antzekotasunetik dator. Lorea organo horren kolorearen antzekoa da. Aspaldi, gibeleko gaitzak tratatzeko landare erabilgarria zela uste zen.Gaur egun badakigu ez duela inolako propietaterik erabilera horretarako, eta landare freskoa toxikoa da.

PROPIETATEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Arotik erabiltzen da bronkitisa eta tantak tratatzeko. Gaur egun homeopatian baino ez da erabiltzen. Kanpotik, konjuntibitisak sumindutako begiak garbitzeko erabiltzen da.

ERABILPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare freskoa, toxikoa da. Gastroenteritisa eragin dezake, eta, beraz, landare lehorra erabili behar da beti ahotik emateko. Diuretiko eta hesteetako antiinflamatorio gisa erabiltzen da eta ez da zaurientzako egokia.

Hostoak udaberrian biltzen dira infusioak prestatzeko.

Gibel belarra

HERRI IZENDAPENAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen hauez ere ezaguna da: gibelekoa, hepatika noblea, hirutasunaren belarra, gibeleko belarra, hirusta urreztatua, otso-biola eta gibel-belarra.