Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e1/Tractus_intestinalis_esophagus.svg/220px-Tractus_intestinalis_esophagus.svg.png)
Hestegorri edo esofagoa digestio-aparatuko atal edo organo bat da, hodi forma duena, elikadura-boloa ahotik urdaileraino bideratzen dituena. Pertsona helduen hestegorriak 25 cm inguru izaten ditu. Goiko aldeko zatiari faringea deitzen zaio, eta beheko aldean kardia izeneko esfinterraren bidez konektaturik dago urdailarekin.