Txikipedia:Higidura paraboliko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Higidura parabolikoaren animazioa.

Higidura parabolikoa gorputz bat gune batetik abiadura batez jaurtitzerakoan gorputzak kurba eran egiten duen mugimendua da. Ibilbidea parabola bat da, horretarako abiadura eta angelu bat eman behar dira.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Futbol partida baten atezainak ateratzeko egiten duen jaurtiketa.
  • Pertsona batek altuera batetik itsasora harri bat jaurtitzerakoan.
  • Saskibaloiko jokalari baten egiten duen jaurtiketa librea.