Txikipedia:Higuin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Higuin edo nazka gogoko ez ditugun gauzek gugan sortzen duten sentimendua da. Normalean, gauza sentimendu edo gertakari hori gugandik hurrundu nahi izatea eragiten digu, eta janariekin gertatzen denean adibidez, goragalea ere eragin dezake.

pure berdea

Nazka modu ezberdinetara sor daiteke. Berezko nazka lehenengo aldiz zerbait probatzean gustatzen ez zaigunean sortzen den sentsazioa da, pure berdea jangelan lehenengo aldiz probatu eta gustatzen ez zaigunean adibidez. Beste alde batetik, nazka denborarekin eraiki dezakegu ere. Adibide berdinarekin jarraituz, imajinatu pure berdea ikaragarri gustatzen zaizula, eta gurasoek barazkiak jan ditzazun egunero bazkaltzeko eta afaltzeko jartzen dizutela. Azkenean, momenturen batean pureaz nekatu eta nazka hartzea gerta daiteke, hortik aurrera purea jateko gogoa galdu edo purea gogaitzera iritsi arte.