Txikipedia:Hildegarda Bingengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hildegarda Bingengoa Bermersheim-en (Erromatar inperio Aleman Santuan) 1098. urtean jaio zen eta 1179. urtean hil zen. Emakume hau Erdi Aroan konpositorea, idazlea, filosofoa, zientzialaria, naturalista, medikua, mistikoa, buruzagi monastikoa, eta profetesa zen. Hildegarda behe Erdi Aroko emakume garrantzitsu bat izan zen. Gainera oso ezagutza kultural handia zuen.[1]

Hildegarda Bingengoa oso emakume garrantzitsu bat izan zen (1098-1179).
Hildegarda Bingengoa oso emakume garrantzitsu bat izan zen (1098-1179).

Zer egin zuen?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegardak gauza ezberdin asko egin zituen, besteak beste: Rupertsbergeko monasterioa (1150) eta Eibingeneko monasterioa (1165) eraiki zituen, alfabeto oso bat sortu zuen (ignota), Riesencondex deituriko manuskrito bat idatzi zuen (15kg pisatzen zuen) eta musikan aritu zenean auto sakramentu bat sortu zuen:[1]

-Ave Maria

-Columba aspexit

-Cum erebuerint

-Cum processit factura

-Bere "abesti" gehiago

Ikusmenak edo aluzinazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegarda ikusmenak eta aluzinazioak zituen, eta hortik Inspiratu zen. Honek hasi zuen ikusmenak izaten oso txikia zenean, baina berak ez zuen inolako gaixotasunik. Honen ondorioz bere lanen gehienen ideiak atera zituen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Hildegarda de Bingen. 2023-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).