Wikipedia, Entziklopedia askea

Hilerri nuklear


Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilerri nuklearrak dira, erreakzio nuklearretan sortutako hondakin erradiaktiboak biltegiratzeko dauden lantegiak. Baita ere biltegi nuklearra izenarekin ere ezagutzen dira.

Desintegratzeko behar duten denboraren arabera sailkatzen dira eta hori egiterako orduan duten erraztasuna ere kontuan hartzen da:

Hondakin motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jarduera baxuko hondakinak: Ospitaleetan eta industrian sortutakoak dira (adibidez: lur kutsatuak, papera, trapuak, erremintak, arropa, iragazkiak, etab.). 30 urtera arteko erdi-desintegrazioa daukate.
  • Jarduera ertaineko hondakinak: erradioaktibitate-kopuru handiagoak dute. Erreaktore nuklearretan erabiltzen diren produktu kimikoak... Hormigoiz inguratzen dira, erabat desagertzeko. Erdi-desintegrazio aldia ere 30 urterainokoa daukate.
  • Jarduera handiko hondakinak: erreaktore nuklearrek sortutakoak dira. Erreaktorearen nukleoan sortzen dira, oso erradioaktiboak dira, eta askotan tenperatura altua dute. 30 urtetik gorako erdi-desintegrazio-prozesua dutenak.
Erradioaktibitatea dagoela adierazteko erabiltzen den sinboloa.

Biltegiratze motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jarduera bajuko hondakinen biltokiak: erradioaktibitate baxuko hondakin nuklearrak gainazalean edo sakonera gutxira gordetzen dira, gehienetan kontenedoretan inguruarekin kontaktuan ez egoteko.
  • Behin-behineko biltokiak: hondakin erreaktiboak kontenedore txikitan mantentzen dira, ondoren tratatuak izango diren bitartean.
  • Biltegi geologikoak: denbora askorako biltegiak dira, oso sakonak orokorrean, zeinetan oso erradiaktiboak diren hondakinak egoten diren. Gehienetan, koba naturaletan kontenedoretan gordetzen dira.
  • Ur-azpiko biltegiak: Itsasoko sakonuneetara hondakin erreaktiboak botzatzean datza, eztabaida handia sortu bazuen ere kutsaketagatik. Gaur egun hau ez da egiten 1950etik 1980ra arte egin zen soilik.


Ezbeharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantitate handietan hondakin mota hauek biltegiratzea oso arriskutsua izan daiteke. Horregatik, segurtasun neurri garrantzitsuak izan behar ditu. Hala ere, historian zehar istripu batzuk gertatu dira, eta hauek atmosferara isuri erradiaktiboak eratu dituzte.

Handford Site istripua
  • 1948 eta 1951 artean isuriketa gartatu zen Sobietar Batasuneko biltegi batean, Tetcha ibai kutsatuz eta 7000 pertsona ebakuatu behar izan ziren.
  • 1857ko irailaren 29an, Mayak izeneko biltegi errusiar batek eztanda egin zuen, ehundaka hildako eraginez.
  • 1973ko apirilaren 20an 435000 litro hondakin isuri ziren Estatu Batuetan.
  • 1993an Sobietar batasunean bi isuri erradiaktibo egon ziren, segurtasun neurriak eskasak zirelako.


Munduan zehar sortutako materia erreadiaktiboaren %95a hilerri nuklearretan biltegiratzen da.