Itxura
Hiperbatona literaturan erabiltzen den baliabide edo figura erretoriko bat da.
Hiperbatonaren kasuan, esaldiaren berezko egitura aldatu egiten da; esaldiaren barruko hitzak ezohiko moduan antolatzen dira helburu estetikoengatik, errimari eusteko edo indar espresibo handiagoa ematearren.
Idazle klasikoek askotan erabiltzen zuten. Adjektiboen lekualdatzea da, adibidez, hiperbaton mota klasiko bat.
Tradiziozko ahozko literaturan adibide asko topa daitezke. Bertsolariek ere askotan erabiltzen dute.
Adibidez:
Nintzen ari pilotan jolasten eta zineten zuek agertu orduantxe
Jean Etxepare idazle lapurtarraren adibide honetan ere hiperbatona dago:
“Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor".