Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoatzin.

Hoatzin Hego Amerikan bizi den hegazti bat da. Amazoniako oihanean bizi da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti ertaina da, 60 cm-ko luzera har dezake. Burua txikia du eta urdina da. Begi txikiak du eta moko fina du. Buru gainean luma laranja batzuk ditu tente.

Bi hego dauzka eta kolore askotarikoak izan daitezke hegoak. Hankak txikiak ditu.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti belarjalea da. Hostoak, fruituak eta zingiretan hazten diren landareak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoatzinek habiak eraikitzen dituzte kolonia txikietan eta 2 edo 3 arrautza jartzen ditu bikote bakoitzak. Txitek ere landareak jaten dituzte.