Wikipedia, Entziklopedia askea
hurra

Hurra Hurritzaren fruitua da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borobil antzeko itxura du, Kanikaren tamaina du. Oskol berde batez osatuta egoten da zuhaitzean, fruituak oskol leun, gogor eta marroia edukitzen du, baina oskola ez da jaten, jaten dena barrukoa da.

Nutrizio balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 gramotik:

  • 2629 kcal
  • 16,7 gramo Karbohidrato
  • 4,34 gramo azukre
  • 60,75 gramo gantz
  • 14,96 gramo proteina
  • 5 gramo ura

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurren ekoizle nagusia Turkia da, munduko ekoizpenaren % 75 inguru ekoizten ditu. Beste ekoizle batzuk ere badaude, adibidez: Italia, Azerbaijan, Oregon, Washington eta Kataluina.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurraren hazia fruitu lehor gisa jaten da, gordinik, erreta eta sukaldatuta ere. Gainera hurrekin zapore sendoa duen olioa ekoizten da.