Txikipedia:Ibn Khaldun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ibn Khaldunen izena arabiarrez أبو زيد عبد الرحمن بن محمد بن خلدون الحضرمي  da, baina guk Ibn Khaldun bezala ezagutzen dugu. 1332ko maiatzaren 27an, Tunisian jaiotako arabiar historialari eta filosofo bat izan zen.

Afrikarren Iparraldean bizi izan zen eta lan politikoak egin zituen hainbat sultanentzat. Palestinan izan ondoren, Tamerlan buruzagi mongoliarrarekin egon zen Damaskon 1401. urtean.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiaren maila ekonomiko eta sozial altuak Magrebeko irakasle onenekin ikasteko aukera eman zion Abenjalduni. Islamiar heziketa klasikoa jaso zuen, buruz ikasi zuen Korana, arabiar hizkuntzalaritza, Korana ulertzeko oinarria, hadiz, sharia (legea) eta fiqh (jurisprudentzia) ikasiz. Gai hauetarako guztietarako ziurtagiria (ijazah) jaso zuen.

Tlemceneko Al-Abili matematikari eta filosofoak matematikan, logikan eta filosofian sartu zuen, non batez ere Averroes, Avicenna, Al-Razi eta Al-Tusiren lanak aztertu zituen.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiarren artean erlijiozkoa ez zen filosofia landu zuen lehen filosofoa izan zen, eta Kitab al-ibar (Arabiarren historiari buruzko liburiua) izeneko haren liburu nagusiko Muqaddimah izeneko sarrera dela eta, gure eguneko historiaren, soziologiaren eta filosofiaren aitzindari nagusintzat jotzen da Ibn Khaldun.

Abenjaldunen obra edo lan nagusia zazpi liburutan banatua dagoen Ebidentziaren liburua da: “Arabiarren, persiarren eta berbereen eta beren garaikide boteretsuen egunen hasiera eta gertaeren erregistroa”.

Ibn Khaldun
Muqaddimah
Tunisiaren kokapena