Txikipedia:Igela (soinu-tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igela izeneko soinu-tresna.

Igela idiofonoen familiako soinu-tresna da.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metalezko txapaz egindako pieza bat da, igel baten itxura duena. Tapa gisa altzairuzko mihi zabal bat du, alde batean “igelari” lotua eta bestean libre.

Nola jotzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igelaren bizkarra behera eta mihia goialdera begira jarririk, hatz lodiaren eta erakuslearen artean hartzen da. Lodiarekin mihia zapaldu eta askatu egiten da, libre duen aldetik. Bere posizio naturaletik urrundu eta gero bueltatzerakoan mihiak “klik, klik” hotsa egiten du.

Igela eta antzeko tresnak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur denboran, beste toki askotan bezala Nafarroako Sakana bailarako herrietan erabiltzen ziren metalezko hots-tresna txiki hauek. Herriko festa nagusietan, kanpotik etortzen ziren ferietako saltzaileek jostailuzko ezpatak, pistolak, maskarak, gozokiak, litxarreriak eta halako igelak saltzen zituzten. Haurrek hauek erosten zituzten eta hauekin jolasean aritzen ziren festak irauten zuten bitartean.