Wikipedia, Entziklopedia askea
Migrazioa

Errefuxiatua edo iheslaria da bere bizilekutik ihes egiten duen eta babesa bilatzeko beste herrialde batera bizitzera joaten den persona. Hauek beste herrialde batean babesa bilatzen dute, bere herrialdean erasoa jasateko beldurra dutelako.

Zer da errefuxiatua izatea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errefuxiatuak arrazagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik edo gizarte-talde batekoak izateagatik pertsegituta izaten dira. Iheslariek  bere herrialdetik kanpo joan behar direnez ezin dute haien herrialdearen babesa jaso edo ezin dira haien herrialdeetara itzuli. Arrazoi horiengatik, haien herrialdetik kanpo bizi dira. Batzuk bizi baldintzen eraginez, ez dute itzuli nahi.

Iheslariek haien herrialdeetatik joan behar direnez, beste herrialde batzuetara bizitzera joan behar  dira. Iheslariei beste herrialde batzuetan harrera egokia emateko, hau da iheslariei babesa emateko, iheslariek estatu batzuetan “asilo eskubidea” dute.

Adibidez, gaur egun Sirian izaten ari den gerra zibila dela eta, ihes egin behar izan duten herritar siriarren kopurua bi milioietara iritsi da. Herritar gehienak inguruko herrialdetara joan dira: Libano, Jordania, Turkia, Irak eta Egipto. Baina, askok beste herrialde batzuetara joan behar izan dute; hala nola, Espainiara.

Zer egin iheslariei babesa emateko?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acnur

Errefuxiatuei babesa ematen dion erakunde asko sortu dira. Erakunde horietako bat ACNUR deitzen da. ACNUR erakundea errefuxiatuak babesteko Agenda 2030 sortu du. Horregatik egun, estatu askotan errefuxiatuei babesa eta laguntza egokia eskaintzen zaie. Agenda 2030 arrisku egoeretan dauden pertsonak babesteko eta pertsona errefuxiatuen eskubideak zaintzeko sortu da. Erakunde honek eta beste asko honako helburuak lortu nahi dituzte: gosea desagerraraztea, genero berdintasuna lortzea, kalitateko hezkuntza eskaintzea, osasuna eta ongizatea sustatzea, pobrezia desagertzea, pertsonak lan duinak izatea eta desberdintasunak ez existitzea.