Wikipedia, Entziklopedia askea

Inge Lehmann

👶
Jaiotza
1888ko maiatzaren 13a
Kopenhage eta Østerbro
💀
Heriotza
1993ko otsailaren 21a
Kopenhage
🔨
Lanbidea
sismologo
📷
Argazkiak
ikusi

Inge Lehmann sismologo daniarra izan zen. Kopenhagen jaio zen, 1888ko maiatzaren 13an eta ibidem, hil zen 1993ko otsailaren 21an. Lurrikaren magnitudeak aztertu zituen eta Lurraren barne-nukleoa eta kanpo-nukleoa bereizi zituen. Bien arteko mugari Lehmann etenunea esaten zaio.

Inge Lehamann Alfred Georg Ludvig Lehmann psikologo esperimentalaren alaba zen. Hanna Adler-ek zuzendutako eskola pedagogiko aurrerakoira joan zen, bertan, neskak eta mutilak gai berdinak ikasten zituzten. Adler Niels Bohr-en izeba zen. Eskola amaitu ondoren, bere osasun-egoera txarragatik eten batzuk izan zituen. Hobetu zenean, Kopenhagen eta Cambridgen matematikak ikasi zuen. Urte batzuk pasa ondoren, Niels Erik Nørlunden geodesia laguntzaile izan zen eta honek Danimarka eta Groenlandiako behatoki sismologikoak sortzeko agindu zion.