Txikipedia:Ipar Euskal Herria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ipar Euskal Herria, edo Iparraldea Lapurdi , Nafarroa Behea eta Zuberoa lurraldeek osatzen dute. Euskal Herriaren Iparraldian kokatzen da, baina, Fantziako errepublikaren agindupean dago. 2.967 km² ditu, eta 2016an 298.664 biztanle zituen. 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa izeneko erakundea osatzen du.

Ipar Euskal Herria horiz

Mugan, iparraldean Landak, mendebaldean Kantauri Itsasoa, hegoaldean Hego Euskal Herria eta ekialdean Bearno daude.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienak Lapurdin bizi dira, 859km2-rekin, 205.000 biztanle ditu. Nafarroa Behera Lapurdi baino handiago izan harren (1318km2) 29.000 biztanle baina ez ditu. Zuberoa da lurralde txikiena, 785 km2 ditu eta 16.000 biztanle bakarrik ditu.

Laborantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an, Ipar Euskal Herrian, 5939 etxalde zeuden, hortik 4.048 mendian 2015an 4.454 etxalde zeuden, hortik 3206 mendian. Datu hauen arabera %25ko galdera egon da. Honez gain, laborantzarako lurrak ere galdu egin dira, eraikuntzarako erabiliak izan direlako asko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an Frantzia bi zatitan banatu zen, Frantzia Okupatua (naziek okupatu zutena) eta Frantzia Okupatugabea. Ipar Euskal Herria ere bi zatitan banatua geratu zen: mendebaldeko zati bat alde okupatuan zegoen, Donibane Garazitik gora gutxi gora behera.

Bestalde, Iparraldea jauntxo eskuindarren mende zegoen, hauek elizaren eragin handia zuten.