Wikipedia, Entziklopedia askea

Iragazpen

Kafe-txanoak iragazkiaren funtzioa betetzen du.

Iragazpenak nahasketa heterogeneoak bereizten ditu. Adibidez, likido batetik partikula solidoak bereiz ditzakegu. Nahasketa iragazki batetik isurtzen dugu edukiontzi batera, elementu sendoak iragazkian geratzen dira, elementu likidoak iragazkiaren bidez pasatzen dira, eta edukiontzi batera jausten dira.

Beste era batean esanda, erabiltzen ari garen nahasketatik nahi ez ditugun elementuak edota ezpurutasunak kentzeko erabiltzen dugu iragazkia. Zientziaren eta teknologiaren hainbat adarrek sarritan erabiltzen dute.

Iragazpena kimikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeko ura iragazteko substantzia. Beltza karbono aktiboa da, eta zuria ioiak trukatzeko erretxina.

Iragazkirik arruntena iragaz-papera da. Likidoak paperaren bidez igarotzen dira, eta partikula solidoak bertan gelditzen dira.

Baina iragazki konplexuagoak ere badaude. Adibidez, ura arazteko, karbono aktiboa eta zeolitak erabiltzen ditugu.