Txikipedia:Isabel Allende

Wikipedia, Entziklopedia askea

Isabel Allende[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isabel Allende

Isabel Allende Llona Liman, Perun jaio zen 1942ko abuztuaren 2an. Idazle, kazetari eta irakasle txiletarra da. Liburuak idazteaz gain, telesail eta filmetarako gidoiak idatzi ditu, kazetaria ere  izan zen urte luzez.

Liman jaio zen bere aita Txileko enbaxadan idazkari  lanetan ari zela. Hiru anaia-arreben artean nagusiena da, bere bi anaiak Juan eta  Francisco dira. Isabel Allendek erro euskaldunak ditu aitaren aldetik eta portugesak eta euskaldunak ere amaren aldetik.

Bere lanak gazteleraz idazten ditu, baina ondoren, 42 hizkuntzetara itzultzen dira.

Txilen bizi izan zen, Pinochetek estatu kolpea eman zuen arte. Venezuelara erbesteratu ziren bera eta familia. Gaur egun, Estatu Batuetan bizi da.