Txikipedia:Isats arrunt
ISATS ARRUNTA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isats arrunta (Cytisus scoparius), erratz beltza edo erratz ilehoria izenez ezagutzen dena, Fabaceae familiako espeziea da.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1 eta 2 m-ko altuera duen zuhaixka-landare bat da, adar meheak, nerbio berdeak eta hosto gutxi dituena. Fruitua lekale beltz iletsua da. Loraldia apiriletik uztailera da.
Galizian landare honen adarrak etxeetako ateetan jartzen dituzte, sorginak uxatzen dituelako.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian hazten da, haziak uniformeki banatuz 5-6 mm-ko sakoneran, hazia harea fin apur batekin nahastuta.
Gaur egun loreetako bere aplikazio polena lortzea da, bihotzean zeharkako ekintza duena.
Non aurkitzen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako erdialdea eta hegoaldea, Ipar Amerika, Argentina. Kanariar Uharteetan inbaditzailetzat jotzen da.
Zertarako erabil daiteke?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere egurra tresna eta eraikuntzarako erabiltzen da.