Txikipedia:Islapen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Argi-izpiak zeharkatu ezin duten gorputz edo objektu batera (hau da, gorputz opako batera) iristen direnean, desbideratu egiten dira; hau da, islatu egiten dira, edo, bestela esanda, gorputz edo objektu horrekin talka egin, errebotatu eta norabidea aldatzen dute. Fenomeno honi islapena deitzen zaio. Objektu eta gainazal guztiek islatzen dute iristen zaien argiaren zati bat. Izpi erasotzailea deitzen zaio gainazalera iristen den izpiari; izpi islatua, aldiz, gainazaletik errebotatuta irteten denari.

Islapenaren eskema