Wikipedia, Entziklopedia askea

Itsas-lilipa (Pancratium maritimum) landare bat da. Normalean duna mugikorretan ikus ditzazkegu.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60 cm-ko altuera izatera iritsi daiteke.

Hostoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hostoak, 5-20 mm-ko zabalera izan ohi dute, luzeak dira eta kolore berde-urdinxka izaten dute.

Loreak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak pedizelatuak, handiak eta deigarriak izan ohi dira. Kolore zuria izan ohi dute eta lilipa arrunten antza handia dute. 15 cm-ko luzera izatera iritsi daitezke eta oso usaintsuak izaten dira.

Fruitua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapsula handi eta oboidea da. Barnean ertz zorrozdun eta triangelu forma duten hazi beltz oso nabarmenak egon ohi dira.

Habitata:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, duna mugikorretan ikus ditzazkegu.

Ugalketa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreduna da, beraz, hazien bidez ugaltzen da. Obuluak obulutegian ditu, beraz, angiospermoa da.

Erabilera:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alzheimer gaixotasunarentzat tratamendu bat izan daiteke.

Bitxikeriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pancratium maritimum erraboilek azetilkolinesterasa inhibitzaile bat dute, ungeremin izenekoa, Alzheimer gaixotasunaren tratamendu gisa egokia izan daitekeena.