Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsas zaldi muturmotza.

Itsas zaldi muturmotza ur gaziko arrain bat da eta Ozeano atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain honen izen zientifikoa Hippocampus hippocampus da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mutur laburra du eta honen punta gorantz du. Adar bana du begi bakoitzaren gainean. Oso txikia da, 15cm-koa eta hezurrezko eraztunak ditu. Isatsari esker inguruneko landaretara heltzen da.

Itsas zaldi muturmotza.

Hegats finak ditu abaniko itxuran bizkarrean eta alboetan. Bizkarrekoek lerro ilun bat sortzen dute eta hau erabiltzen du horizontalki mugitzeko eta alboetako hegatsekin bertikalki mugitzen da eta egonkortu egiten da.

Kolore askotakoak izan daitezke eta ingurunearen arabera kamuflatzeko gaitasuna dute. Arraren sabelaldea handiagoa eta borobilagoa da emearena baino.

3 eta 5 urte bitarte bizi dira.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldetik gertu bizi dira 10-30 metro bitarteko sakoneran. Hondar ugariko hondoetan bizi dira, alga eta belardi askokoetan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30-50 krustazeo txiki jaten ditu egunean. Bere albotik pasatzen zaizkion animaliak harrapatzen ditu. Ez da asko mugitzen eta muturra erabitzen du animaliak xurgatzeko.

   Ba al dakizu   
Itsas zaldiak harrapakina xurgatzean soinu lehor bat ateratzen du.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirila eta urria artean izaten da ugalketa aldia. Arra eta emeak buztanak elkarlotzen dituzte eta emeak arrautza poltsa bat ematen dio arrari. 20-21 egun pasatu ondoren itsas zalditxoak jaioko dira. Ar bakarrak 50-100 zaldi inguru erditu ditzake eta asko nekatzen da hau egiten. Zalditxoak arriskuan badaude aitaren poltsara sartuko dira lehenengo egunetan.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babesturiko espeziea da, asko harrapatu izan delako.