Txikipedia:Itziar Ituño

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itziar Ituño Martinez (Basauri, Bizkaia, 1974ko ekainaren 18an) aktore euskalduna da.Interpretazioa ikasi zuen Basauriko Antzerki Eskolan, eta soziologia ikasketak ere burutu zituen. Aktore sailan,egin zituen lanik ezagunenak Goenkalen egin zuen (Nekane izan zen) eta 2017an arrakasta handia izan zuen “La Casa de Papel” telesailean interpretatu zuen Raquel Murillo inspektorea izan ziren. Antzerki lanetaz gain, musika munduan ere abeslari lanetan aritu da, Dangiliske dantza taldean eta EZ3 eta Ingot rock taldean.


Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agur, Olentzero, agur (1997)
  • El final de la noche (2002)
  • Agujeros en el cielo (2003)
  • Seré tus ojos (2005)
  • Goenkale (2008-2015)
  • Dragoi Ehiztaria (2010)
  • Izarren argia (2010)
  • Lasa eta Zabala (2014)
  • Sabin (2014)
  • Loreak (2014)
  • La casa de papel (2017)
  • Errementari (2017)