Edukira joan

Txikipedia:Izar sare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izar topologiaren irudia

Izar sarea sare mota bat da eta horietatik erabiliena konputagailu-sareetan. Sare honetan estazio guztiak nodo izeneko gune zentral batekin zuzenean konektaturik daude. Nodo horrek, transmisioak birbidaltzen ditu konektatutako gailuetara. Switch, hub edo router bat daukaten sare lokal ia guztiak izar topologiakoak dira.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordenagailu batek huts egin ezkero sarea ez da hausten.
  • Erroreak ikusteko eta konpontzeko oso erraza da.
  • Kontrol zentralizatua.
  • Estazio berriak gehitzea eta aldatzea erraza da.
  • Instalatzeko erraza.

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nodo nagusiak huts egiten badu sarea hausten da.
  • Sarearen abiadura estazio zentralak baldintzatzen du.
  • Nodo zentralak kableen luzera baldintzatzen du.
  • Nodoen kopuru eta klabe luzera mugatuak.
  • Estazio guztiak nodo nagusira kableatu behar dira.
  • Mantentze kostuak altuak.