Txikipedia:Janis Joplin

Wikipedia, Entziklopedia askea

Janis Joplin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janis Joplin, Port Arthuren (Texas, Ameriketako Estatu Batuak) jaio zen 1943ko urtarrilaren 4an. 100 kantari hoberenen zerrendan 28. da eta rock and roll abesten zuen Estatu Batuetako rock and roll eta blues abeslaria izan zen. Emakumearen eta 1960ko hamarkadako kontrakulturaren sinboloetako bat da eta rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea. Janis Joplin ezaguna izan zen bere ahots indartsuagatik eta abestiak interpretatzeko zuen intentsitate handiagatik (Bira batean, hau esan zuen: «Gauero 25.000 pertsonarekin.

Joplin heroina gaindosi baten ondorioz hil zen 1970ean, 27 urte zituela, hiru disko kaleratu ostean (Big Brother and the Holding Companyrekin eta bakarkako disko bat). Bakarkako bigarren diskoa, Pearl, 1971ko urtarrilean argitaratu zen, hil eta hiru hilabete gerora. Billboard zerrendetan lehen postua lortu zuen. Hil osteko Rock and Roll Aretoan sartu zuten 1995ean. Rolling Stonek aldizkariak 2004an, Joplin 46. postuan sailkatu zuen garai guztietako 100 artistarik handienen zerrendan eta 28. postuarekin 2008an garai guztietako 100 abeslaririk handienen zerrendan. Estatu Batuetan gehien saltzen duen musikarietako bat izaten jarraitzen 18,5 milioi albunekin.