Txikipedia:Jengibre

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jengibrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jengibrea

Jengibrea, Indian, asko erabiltzen da janaria prestatzeko, izan ere  jengibreak usain eta freskagarri bereizgarria du limoi kutsu batekin. Bere zaporea pikantea eta sarkorra da, ukitu gozoa duelarik . Jengibrea landare sendagaia da, baita  espezie bat ere , tropikoko landare iraunkor baten errizoma edo lurrazpiko zurtoina da. Hain aspalditik lantzen da non ez baita gaur egun jengibrearen basa-landarerik aurkitzen. Errizoma horiek lurrean sartuz ugaltzen dira. Jengibrearen erroa,  sendatzeko erabiltzen da. Hauek  90 cm-ko altuera dute , 20 cm-ko hosto luzeekin. Haren izena jatorri indoeuroparra dauka: sanskritoz singavera deitzen zitzaion ``Gorputz adartsua´´ esan nahi duelako :  Adarra eta gorputza.

Jengibrearen landareak 2 m-ko altuerara iritsi daiteke.