Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1962ko azaroaren 19a
Los Angeles
🔨
Lanbidea
aktore
📷
Argazkiak
ikusi

Jodie Foster (Los Angeles,1962ko azaroaren 19a) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta zinema ekoizlea da. Oscar saria bi aldiz irabazi du.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jodien gurasoak Lucius Fisher Foster eta Brandy Almond dira. Bi anai-arreba ditu, Buddy Foster eta Connie Foster, eta Alexandra Hedison da bere emaztea (2014ko apirilatik).

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan hasi zen iragarkietan eta filmetan agertzen. Bere lehen papera prostituta batena izan zen, Taxi Driver filmean, eta lan horregatik Oscar sarirako izendapena jaso zuen.

Bere antzezpenak nabariak dira, izan ere, zirrarazko emakumeen paperak antzezten ditu. Zuzendari bezala ere lan egin du, "Little man Tate" 1991ean izan zen bere lehen filma. Dena dela, berrien artean azpimarratu daitezke, The Beaver Mel Gibsonekin eta Carnage, Roman Polanskirena.

Beraren lehen Oscarra 1988an irabazi zuen The Accused filmarengatik, eta bigarren Oscarra 1991an irabazi zuen, The Silence of the Lambs filmean Clarice Starling FBIko agentearen papera eginez. 13 urterekin bere zinemako paperik hoberena egin zuen, Taxi Driver filmean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Acused (J. Kaplan 1988, lehen Oscar saria)
  • The Silence of the Lambs (Jonathan Demme 1991, bere bigarren Oscarra)
  • Shadows and Fogs (Woody Allen,1991)
  • Summersby (J. Amiel, 1992)
  • Maverick (Richard Donner, 1994)
  • Nell (M.Apted, 1994)
  • Contact (Robert Zemeckis, 1997)
  • Anna and the King (A. Tennant, 1999)
  • Panic Room (David Fincher, 2002)