Wikipedia, Entziklopedia askea

Johann Strauss (semea)


300px Johann Strauss(semea) musika klasikoko konposatzaile ezagun bat da.


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vienan jaio zen, Austrian 1825eko urriaren 25ean. 73 urterekin hil zen bere jaioterrian.

Bere familia musikazalea zen. Aita Johann Strauss I.a konposatzaile ezaguna izan zen eta bere anaiak ere (Josef eta Eduard) konposatzaileak izan ziren. Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik, aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen.

Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu. Horien artean ezagunena Danubio urdina (1867) da. bere jarraitzaileek "Balsaren erregea" titulua eman zioten.

Entzun nahi Danubio urdina?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldameneko taulatxoan klik eginez, Danubio urdinaren zati ezagunena entzun ahalko duzu: